'Ai, ei, oi!', emakumeenganako indarkeriaren kontrako ereserkia
Azaroaren 25aren harira sortu dute abestia Beasain BHIko ikasleek eta irakasleek. Bideoklipa, albistean.
Ai, ei, oi!, azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira, Beasain BHIko ikasleek eta irakasleek, hutsetik hasita ondu duten abestia da. Lanketa sakona eta interesgarria egin dute, bai emakumeek jasaten duten indarkerien bueltan, bai teknologikoki, besteak beste. “Klase, atsedenaldi nahiz arratsaldeak, ilusioz eta sekulako motibazioz” egin dute.
Sortze prozesuaren inguruan kontatu dute, “melodia, letra, irudiak, gidoia, edizioa… Zeharlerrotasuna, konpetentziak… Sekulako esperientzia” izan dela. Ai, ei, oi! abestiak, “izugarri aberastu gaitu, ertz ezberdinak landu eta ikasi baititugu, hitzak, musika, irudia, edizioa…jendaurrekotasuna, ahotsaren, lotsaren kudeaketa…harremanak, irakasle eta ikasleen artekoak, ikaskide ezberdinen artekoak, proiektu bera elkarrekin ontzeko ilusioa…”, nabarmendu dute.
Orain, egindako lana elkarbanatu nahi dute. Hona hemen, Ai, ei, oi!