Asier Alvarez de Eulate Euskariansekin jokatzeko deitu dute
Euskariansek Belgikaren kontra jokatuko du bihar, Donibane Lohitzuneko Pavillon Bleu estadioan, 15:00etan. Streaming bidez emango dute.
OREk Xabi Lermari, Iñaki Puyadenari eta Asier Alvarez de Eulateri (erdian) Altamiran egindako omenaldia, iaz.//Aitor Garmendia Ordizia Rugby Elkarteko Asier Alvarez de Eulate errubilari ordiziarra deitu dute Euskariansekin Belgikaren kontrako partida jokatzeko. Bihar izango da, 15:00etan, Donibane Lohitzuneko Pavillon Bleu estadioan.
Sarrerak 5 euroan daude salgai. Bildutako dirua Hegoak Mendian kirol elkartearentzat izango da. TVPI Baionako tokiko telebistak emango du partida, eta streaming bidez ere ikusi ahal izango da.













