CAFeko atariko eraisketa lanengatik trafiko mozketa azaroaren 27ra arte
Ordiziatik Beasain aldera joateko, Juan XXIII kaletik desbideratuko da trafikoa, eta Beasaindik Ordiziara joateko, Lazkaibar auzotik. Autobus zerbitzuan ere eragina izango du.
CAF enpresako atariaren eremuan egiten ari diren lanak direla-eta, J.M. Iturriotz kalea (Gipuzkoa plazako zubitik, Ezkiaga etorbidera arte) itxita egongo da ibilgailuentzat, azaroaren 27ko iluntzera arte, garajeetako erabileentzat salbu.
Ordiziatik Beasain aldera joateko, Juan XXIII kaletik desbideratuko da trafikoa, eta Beasaindik Ordiziara joateko, Lazkaibar auzotik.
Autobus geltokiak baliogabetuta
Autobus zerbitzuan ere eragina izango du. Ordiziara joateko, Zaldizurretako, Ezkiagako eta Malkaskoko geltokiak baliogabetuta geratzen dira, beraz, azken geltokia Iturralde kaleko izango da.