Indarkeria matxista salatzeko kalejira egin dute
Bihar izango da indarkeria matxistaren kontrako eguna. Egunaren harira, Kimetzek antolatuta, ikastetxeetako ikasleak plazan elkartu dira goizean.
Emakumeen aurkako indarkeriari ez esateko, kalejira egin dute gaur goizean Ordizian. Bihar, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna da, eta egunaren bezperan, hamarnaka herritar elkartu dira indarkeria matxista salatzeko, tartean, Ordiziako ikastetxeetako ikasleak. Kimetzek antolatuta, Altamiratik irten dira elkarrekin, eta Plaza Nagusian amaitu dute ekimena.
Bihar, 19:00etan, Plaza Nagusian elkarretaratzea egingo da, Ordiziako Koordinadora Feministak deituta. Urrup Antzerki Taldeak performance bat eskainiko du.