Indarkeria matxistaren aurka batu da Goierri
Goierriko herri gehienetan egin dira gaur indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioak. Goierritarrak kalera atera dira, indarkeria matxistak desagertu beharra daukalako aldarrikatzeko.
Gaur, azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako nazioarteko eguna da. Hori dela eta Goierriko bizilagunak kalera atera dira indarkeria matxistari aurre egin eta feminismoa oinarri duten neurriak eskatzeko.
Makina bat mobilizazio zeunden deituta gaurko Goierriko herri gehientsuenetan. Urretxu-Zumarragan, esaterako, 19:00etan elkarretaratzea egin dute Areizaga-Kalebarren plazan, Urola Garaiko Koordinadora Feministak deituta. Ekitaldi jendetsua izan da, eta indarkeriaren kontrako aldarriak abestiz eta dantzaz lagundu dituzte.
Beasainen ere, elkarretaratzea egin dute 18:30ean Berdintasun Kontseiluak deituta. Jende ugari bildu da Erauskin plazara eta indarkeriaren aurkako aldarrikapena irudikatu dute kontseiluko hainbat kidek bertaratu den jendearen aurrean.
Herri txikiagoetan ere izan dira ekimenak. Zegaman eta Mutiloan esaterako. Zegaman, 11:30ean plazan elkartu eta mural bat osatu dute haurrek musikaz lagunduta udaletxeko plazan. Ondoren, 12:30ean egin dute elkarretaratzea udalak deituta. Mutiloan, 18:30ean egin dute elkarretaratzea herriko plazan. Ikusi hemen gaurko Goierrin iragarrita zeuden mobilizazioak.
Urretxu-Zumarragako elkarretaratzea iruditan:
Beasaingo elkarretaratzea iruditan:
Argazkiak: Loinaz Agirre
Zegamako eta Mutiloako elkarretaratzeak:
Argazkiak: Zegamako Udala eta Mutiloako Udala