Presoen eskubideen alde mobilizatu dira gaur goizean Beasainen
Joaldunek kaleak girotu eta gero, 12:30ean atera da manifestazioa plazazpitik. Ekimena Sarek deitu du eta urtarrilaren 20an Bilbon egingo den manifestazioaren bueltan gauzatu da.
Konponbiderako giltzak lelopean manifestazioa egin dute gaur eguerdian Beasaingo kaleetan zehar, Sarek deituta. Ekimena datorren urtarrilaren 20an Sarek Bilbon egingo duen nazio mailako manifestazioaren testuinguruan egin dute. 12:00etan joaldunek kaleak girotu dituzte eta 12:30ean atera da manifestazioa plazazpitik. Amaieran, Sarek kaleratu duen manifestua irakurri dute udaletxe aurrealdean eta familia argazkia atera dute bildutakoen artean. Bazkaritarako bildu dira, gero eta arratsaldean Txikia txarangarekin amaituko dute eguna festa giroan.
ARGAZKIAK: Maider Insausti