Bideo parte hartzaile tailerra, gaurtik, Zegaman
Gaur hasi eta azaroaren 30era arte bideo parte hartzaile ikastaroa egingo dute Zegamako gaztelekuan, 16:30etik 19:30era bitartean. Ikastaroa Zine eta Bideo eskolak eta Producciones Escivi-Akey Films-ek gidatuko dute. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduko du eta bost mila biztanle baino gutxiago dauzkaten herrietan kultura sustatzeko helburuz antolatu den proiektuaren baitakoa da.
Ikastaroan parte hartuko dutenek film labur bat egingo dute. Horretarako ikus-entzunezko proiektu bat nola sortzen den ikasiko dute, sektorean esperientzia duen lan talde batekin. Ikastaro honetako trebatzailea Nelson Bautista zegamarra izango da eta doako formakuntza izango da. 12 urtetik gorako edozein herritarrei zuzendutako saioak izango dira.