‘Ez gara jaitsiko!’, irrintzi ozen bat Amalurrari
«Amazoniari eta Amalurrari eskainitako irrintzi ozen bat». Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek hala deskribatu dute Ez gara jaitsiko! ikuskizun berria.
«Kantua eta dantza. Baita aldarrikapena ere. Amazonia gure etxean, auzoan, Euskal Herrian… bertan hasten da! Hizkuntzak, kulturak, herriak, natura, amalurra… maitatu, zaindu eta bizi nahi ditugu, asko eta aske!». Euskal Herrian Amazonia txikiak sortu nahi dituzte ikuskizun berriarekin.