Hiru gimnastikalari goierritar Espainiako txapeldun izan dira, Tolosako taldearekin
Iruñean ostiralean jokatu zen gimnastika erritmikoko txapelketa. 109 talderen artean, onena izan da bost lagunek osatutakoa. Tartean dira Aroa Madina, Haizea Aldasoro eta Uxue Morea goierritarrak.
Tolosako gimnastika taldearekin lehiatu diren hiru goierritarrek eta Tolosaldeko bik Espainiako gimnastika erritmikoko txapelketa irabazi dute, infantil mailan. Finala ostiralean jokatu zen, Iruñea, Nafarroa Arena pabiloian. 109 taldek parte hartu zuten, eta Tolosako bost gimnastikalariek lortu dute urrezko domina.
Taldeko hiru goierritarrak Beasaingo Aroa Madina, Lazkaoko Haizea Aldasoro eta Ataungo Uxue Morea dira. Horiekin batera, Alegiko Arene Amundarain eta Asteasuko Ane Iraola gazteek osatu dute boskotea.