Jauregik eta Otaegik irabazi dute Idiazabalgo Emakumeen Frontenis txapelketa
Leire Jauregik (Berrobi) eta Eider Otaegik (Donostia) osatutako bikoteak irabazi du Idiazabalgo bigarren Emakumeen Frontenis txapelketa. Larunbatean jokatu zen Igarondo pilotalekuan. Guztira, sei bikotek hartu zuten parte txapelketan. Garazi Romero eta Miren Seelgekeen bizkaitarrak egin zuten bigarren eta lehendabiziko idiazabaldarrak Nerea Garcia eta Maialen Senperena izan ziren.
Bigarren urtez jarraian jokatu dute aurten Emakumeen Frontenis txapelketa herrikoia “emakumea frontoira gerturatzeko eta frontenisean dabiltzan emakumeen topagune izateko aitzakian”, Ihintza Imaz, antolatzaileetako baten esan duenez.