Martxoaren 4tik 10era ospatuko da datorren urtean Iparra-Hegoa Seguran
Iparra-Hegoa egitasmoaren antolatzaileek sare sozialen bitartez jakitera eman dutenez, martxoaren 4tik 10era gauzatuko dute kultur astea datorren urtean. 27. aldia izango da hurrengoa.
Antolatzen hasita daude dagoeneko, eta hori horrela, prestaketa lanetan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei. Ekonomia, sukaldea, haurrak, azpiegiturak, denda, komunikazioa edo txosna alorretan eman daiteke izena iparrahegoa@gmail.com helbidean.