Zegaman ere Movemberren alde
Joan den larunbatean Movemberren alde Zegamako plazan elkartu zen lagun taldea. Gero eta zabalpen handiagoa hartzen ari da Movember mugimendua Goierrin. Hasieran Ordizian hasi zena, Beasainera eta Lazkaora ere zabaldu zen, eta Legazpi eta Zegama ere gehitu zaizkio aurten. Joan den larunbatean hogeitik gora zegamar elkartu ziren plazan Movember dinamikaren helburuekin bat egiteko.













