Elikagai bilketaren antolakuntzak herritarren parte hartzea eskertu du
Beasaingo BKL saskibaloi taldearen laguntza erraldoia bereziki eskertu du Gipuzkoako Elikagai Bankuak
Elikagai bilketa erraldoi egin zuten iragan ostiralean eta larunbatean, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren ekimenez. Herritarren ekarpenak “eskertu” nahi izan ditu antolakuntzak, “esker berezia, Beasaingo BKL saskibaloi taldeari, eman duten laguntzagatik”. BKLko 30 kide boluntario gisa jardun zuten elikagai bilketarekin laguntzeko.