Mikel Goñi pilotariak Ataunen jokatuko du azken partida
Ostiral iluntzean, San Gregorioko frontoian agurreko partida antolatu dio Ataungo lagun talde batek. Mikel Goñik eta Kokak, Bengoetxea VI.a-Esnaolaren aurka jokatuko dute. Sarrerak salgai dira.
Mikel Goñi pilotari nafarraren frontoietako agur biran, Ataunen partida bat antolatu dio bertako lagun talde batek. Ostiral iluntzean izango da, 19:30ean, San Gregorioko Zelai pilotalekuan. Mikel Goñik Kokarekin osatuko du bikotea, eta Bengoetxea VI.a-Esnaola izango dituzte aurkari.
Goñiren azken partida izango da. Frontoietako ibilaroa erabat utziko du, eta dirudienez Ataunen jokatuko du zuriz azkeneko aldiz. Sarrerak 10 euroan saltzen ari dira, Troskaeta, Sutegi eta Urbieta tabernetan, eta Ataungo udaletxean. 130 laguneko aforoa du pilotalekuak, eta lehenbailehen mugitu beharko da, txartel gutxi geratzen baitira. Bukaeran, Goñiren eta Bengoetxearen kamiseta bana zotz egingo dute.