Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du Argizpi Argazki Rallya
Herritarren artean Manu Barreiroren argazkiak aukeratu ditu epaimahaiak. Odolki kofradiaren saria berriz Gorka Gomez legazpiarrak irabazi du.
Azaroaren 4an, Beasaingo 38. Odolki lehiaketarekin batera, Argizpi argazkilaritza elkarteak, urteroko argazki rallya egin zuen. 42 argazkizalek parte hartu zuten. aste honetan, sari emate ekitaldia egin dute. Bestalde Argazkilaritzako 4. Euskal Ligan Beasaingo elkartea irabazlea izan da.
Jarraian, aurtengo irabazleak eta sari banaketako argazkiak.
1. saria: Carlos Mediavilla Arandigoyen
2. saria: Ruben Caceres Delgado
3. saria: Joxemi Romero Barco
1. herritarra: Manu Barreiro
Odolki Kofradiaren Saria: Gorka Gomez