Zaldibian, mataza moreak harilkatzen
Goizeko piketeetan parte hartzeaz gain, bestelako ekintza gehiago egin dituzte eguerdian plazan. Tartean, mataza moreekin puntua egiten aritu dira.
Zaldibian tailerrak egin dituzte eguerdian plazan jarritako karpan. // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga Euritik babesteko karparen azpian, hainbat eta hainbat lagun elkartu dira gaur eguerdian Zaldibian. Tailer saioa egin dute. Haurrak marrazkiekin, gaztexeagoak txapak egiten, eta nerabe eta helduak mataza moreak harilkatzen aritu dira. Aurrez, Zaintza erdigunean dioen mosaiko bat ere osatu dute.
Plazan bazkaldu dute etxetik, eta arratsaldean Goierri mailako mobilizazioetan parte hartzen deia egin diete herritarrei talde feministako kideek.













