Deba irabazle Gipuzkoako odolki txapelketan
Iazko irabazlea, Jesus Mari Deba.Ordiziako Udala. Ezkioko Santa Lutzi auzoan Jesus Mari Debak egiten dituen odolkiak dira Gipuzkoako onenak, asteazkenean Ordizian egindako 24. Gipuzkoako Odolki Txapelketan hala erabakita. Deba izan zen garaile parte hartu zuten 15 odolki egileen artean. Beasaingo Olano izan zen bigarrena, eta Aiako Txarri Txiki hirugarrena.












