Urteari agur esateko San Silvestre lasterketak izan dira Goierriko txoko ugaritan. Goizean Beasainen, Lazkaon eta Legorretan aritu dira korrika eta arratsaldean, berriz, Ordizian, Zegaman, Urretxu-Zumarragan eta Legazpin arituko dira.
Urretxuk eta Gabiriak indarrak neurtu zituzten atzo iluntzean, giza-proban. Gabiriarrak gailendu ziren, gutxigatik, eta jende ugari hurbildu zen Gabiriako plazara desafioa ikustera.
Legazpiarrek Irene Paredes futbolariari omenaldia egin diote. Lehenengo udaletxe parean elkartu dira eta ondoren, futbol zelaira joan dira, bertan amaitzeko omenaldia.
Ordiziako kirol sarietan Asier Alvarez de Eulate errugbilaria, Ane Gonzalez igerilaria, Ordiziako Eskubaloi Taldea eta Ordizia Eskubaloi taldeko Patxi Etxeberria izan dira sarituak.
Errepublika garaian Irrintzi Alai Dantza Taldeak erositako ikurrina jaso du Legorretako udalak, mende bat geroago, Ezkiaga-Lasa familiaren eskutik.
Legazpiko Korosti Dantza Taldeak eguberrietako emanaldia eskaini zuen atzo, Urbeltz Pilotalekuan, 'Bizirik egon bedi' izenburupean eta euskara ardatz hartuta.
Mirari Mertzeriarentzat izan da aurtengo gabonetako Beasaingo Erakusleiho Lehiaketako lehenengo saria. Argi Optika eta Xalo arropa denda izan ditu atzetik, hurrenez hurren. Erretiratutako merkatariei aitortza egiteko ere aprobetxatu dute.
Turrientes eta Zubizarreta izan dira 2023ko Beasaingo Kirol Sarietako ohorezko sariak jaso dituzten kirolariak. Beste hainbat beasaindar pasa dira gaurkoan Igartzako Jauregiko oholtzatik aipamenak jasotzera.
Ordizian herria azoka bilakatu dute gabonetako azoka bereziarekin. Jende ugari ibili da goiz osoan zehar postuz postu. Horrez gain, urtean zehar nazioarte mailan sariak irabazi dituzten gaztandegiei omenaldia egin diete.
I.Artisau garagardo azoka egin dute Lazkaon. 5 garagardo desberdin, pintxoak, taloak eta musika eskaintza dituzte gaurkorako.
Mitologia eta jolasa uztartzen dituen parkea izan dute gaurkoan zegamarrak eskolako atarian, Jokai konpainiaren eskutik.
Ormaiztegin gabonetako parkea izan dute Zubipe kiroldegian eta jende ugari gerturatu da goizean zehar bertara. Arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara irekita egongo da baita ere.
Lanak urtarrilaren 4ra arte entregatu daitezke elizan bertan. Irabazleen izenak urtarrilaren 6ko eukaristian emango dira jakitera.
'Bizirik egon bedi' izenburua jarri diote ikuskizunari dantzariek, eta euskara du ardatz. Sarrerak Kultur Etxean jaso daitezke, doan.