Hamar mila bonboietatik bik 500 euroko saria izango dute
Ordizian merkataritza elkartearen azken kanpaina da. Bonboi bat banatuko zaie erosketa egiten dutenei, eta urre kolorekoa hartzen dutenek 500 euroko bale bat izango dute.
Ordizian Ordiziako merkataritza elkarteak sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri du martxan gaur, udalarekin lankidetzan. Erosketak egiterakoan, bonboi bana emango zaio erosleari. Guztira, 10.000 bonboi kaleratuko dituzte, eta horietatik bik 500 euroko saria izango dute, herriko saltokietan gastatzeko. Urre kolorekoak dira saria duten bi bonboiak. Abenduaren 9ra arte egongo da martxan kanpaina. Sentsibilizazioan eragitea da helburua, herritarrek herrian bertan kontsumitu dezaten.