Herriko kultura hauspotzeagatik esker ona
Herriko kultura sustatzeko eta bertako ohiturak mantentzeko urteetan lanean aritu diren, eta oraindik ari diren lau herritarrei omenaldia egin zieten atzo Ormaiztegiko Ander Deunaren jaietako egun handian. Xabin Ezkurdia, Rosario Berasategi, Aurelio Magallanes eta Kepa Jaka izan dira aurtengo omenduak.
Ezkurdiak Lierniko erromeria berreskuratzeko lan handia egin du, besteren artean. Berasategi jubilatuen elkarteko lehendakaria da gaur egun, eta udaletxean ere zinegotzi egona da urtetan. Magallanes helduen eta haurren danborrada antolatzen aritu da urtetan. Haren alaba Nerea eta bilobak —Iris eta Kiara Muñozek— hartu zuten oroigarri bere izenean. Jakak ez zuen ekitaldian egoterik izan.