Los Retumbes talde bizkaitarra, bihar Eitzako ermitan
Bihar (larunbata), 19:00etan, Barakaldoko Los Retumbes bikoteak kontzertua egingo du Eitzako baselizan. Sarrera doan izango da. Bizkaitarrek aurten argitaratu duten Y de postre Komtesa (Family Spree Recordings, 2023) diskoa aurkeztuko dute. Garaje, punk eta rock and roll abesti dibertigarri eta dantzagarriez gozatzeko aukera izango da. Kontzertua Zarraparrak eta Motzek antolatu dute, bi udalen laguntzarekin.