Aitor Zabaleta gogoratuko du Goierriko Kontseilu Sozialistak
Abenduaren 8rako 'Faxismoa: enegarren oldarraldia' ekitaldia antolatu du. Hitzaldi bat eta bazkaria Beasainen egingo dituzte, eta gero, Donostiako manifestaziora.
Goierriko Kontseilu Sozialistak zegamar jatorriko Aitor Zabaleta errealzalea gogoratuko du abenduaren 8an, haren hilketaren 25. urteurrenean. Faxismoa: enegarren oldarraldia hartu dute lematzat.
Lehenik, 12:00etan, Faxismoa aztergai: atzoko eta gaurko esperientziak hitzaldia egingo dute Beasaingo Ezkiagako hiribideko Goierriko Zentro Sozialistan.
Ondoren bazkaria dute, eta bazkalondoan Aitor Zabaleta omentzeko taldeko argazkia aterako dute. Arratsaldean Donostiara joango dira, 19:00etan Bulebarretik abiatuko den manifestazioa parte hartzera.