Bernardo Rodriguez Rinconen gorpuzkiak, Legorretara bueltan
2022ko abenduan topatu zituzten Rodriguezen gorpuzkiak Urduñako (Bizkaia) espetxe frankistan, eta gaur Legorretako hilerrian lurperatu ditu familiak.
Bernardo Rodriguez Rinconen gorpuzkiak Urduñako (Bizkaia) espetxe frankistan topatu zituzten iaz, eta gaur eman dizkiote haren familiari. Legorretako (Gipuzkoa) hilerrian bildu dira Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea, Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Rodriguezen senideak.
Gorpuzkiez gain, biktimaren deshobiratzeari eta identifikazioari buruzko informazioa jasotzen duen txostena ere eman diete. Ondoren, ekitaldi pribatu batean, familiak gorpuzkiak lurperatu ditu.
Albiste osoa Berria.eus webgunean.