LABek oso positibotzat jo du CAFeko zuzendaritzak iragarritako inbertsioa
2017an altzairutegia itxi zenetik, instalazio hori produkzio lanetarako erabiltzeko eskatu izan dio sindikatuak. Bederatzi milioi euroko inbertsioa iragarri du enpresak.
Beasaingo, Irungo eta Madrilgo enpresa batzordeek hitzarmena negoziatzeko CAFeko zuzendaritzarekin izandako bileran, azken horrek bederatzi milioi euroko inbertsioa iragarri du altzairutegi zaharrean proba-nabe berria jarri eta trenak entregatzeko gunea izango dena ezartzeko. Hala jakinarazi du CAFek LAB sindikatuak prentsa ohar bidez.
Sindikatuaren ustez, iragarpen hori “oharkabean” pasa da zuzendaritzak iragarri dituen beste hainbat berrikuntzaren artean –hala nola, soldaten balioa handitzea, tituludun kolektiboaren egutegiko orduen jaitsiera edo lizentzia berri batzuk–, baina LABen ustez azken urteetan egindako eskakizun bat asetu du inbertsio horrekin. Garai hartan, Euskal Herriko planten aldeko “apustu garbia” egiteko eskatu zion LABek zuzendaritzari.
“Orain iragarri du bost bideko prob-nabe bat eraikiko duela, bakoitza 135 metrokoa. Bezeroei trenak emateko gunea ere izango da. Bederatzi milioi euroko inbertsio hori 2025eko udarako operatibo izatea espero da”.
LABek 2018an aldizkari monografiko bat kaleratu zuen altzairutegia zenekoa tokian eraiki zitezkeen instalazio berriei buruz.