Mikel Goñiren agurreko partida Ataunen
Oronoz-Mugairiko pilotariak bere kirol ibilbideko azkenekotako partida jokatu du bart Ataungo San Gregorioko frontoian.
Mikel Goñi non, ikusmina han. Pilotari nafarrak Ataungo San Gregorioko Zelai pilotalekuan jokatu du bart bere kirol ibilbideko azkenekotako partida bat. Juantxo Koka donostiarra atzean zuela, Bengoetxea VI.a eta Esnaola izan dituzte aurkari. Emaitzaz harago, erakustaldi batzuk egitea eta tanto “polit batzuk jokatzea” dira Oronoz-Mugairiko pilotariak gaur egun duen helburua.
Partidaren ondoren adierazpenetan, Goñik esan du datorren urteko otsailean 28 urte beteko dira profesionaletan debutatu zuenetik, eta orduan duela azken eta behin betiko agurreko partida jokatzeko asmoa. Haurrekin eta inguratzen zitzaion ororekin argazkiak ateraz amaitu du Goñik bart jokatutako norgehiagoka.