Ormaiztegiko mozorro eguna iruditan
Mozorrotuen eguna dute gaur Ormaiztegiko San Andres jaietan. Eguerdian hainbat eta hainbat kuadrilla elkartu dira plazan herriari kolore bizia emanez.
San Migel elizaren arkupeetan Realeko eta Athleticeko jokalariz osatutako futbolin erraldoia da kuadrilla bateak aukeratutako mozorroa. // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga Futbolin erraldoia, Hollywoodeko pertsonaiak, krispeta eta gaztaina saltzaileak, Moulin Rouge kabareta, erizainak, piratak… Asko eta askotariko mozorroak aukeratu dituzte ormaiztegiarrek San Andres jaietako mozorro egunerako. Zubipe kiroldegian bazkaldu ondoren, festarako egun handia dute gaur.
Bihar amaituko dira jaiak, Odolki lehiaketa plater nagusitzat dutela.












