B Serieko bi-bitakoan jokatzen jarraituko du Beñat Senarrek
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/11/be_at_senar_pilotari_debut-1.jpg)
Seguran 26an debuta egin ondoren, asteburu honetan ere jokatu du Beñat Senar ataundarrak. B Serieko Binakako Txapelketan, ostiral gauean aritu zen Amorebieta-Etxanon (Bizkaia), Morgaetxebarriaren aurrelari. Alberdi II.a ordezkatu du, zuntz hausturarekin lesionatuta baitago. Iraitz Zubizarreta-Ugartemendiak 22-20 irabazi zieten, bigarren puntua batuta.