Elkartasun azokarako material bilketa jarri dute abian
Abenduaren 17an izango da Legorretako elkartasun azoka. Hilaren 10era arte jasoko dute materiala, udaletxean eta kultur etxean.
Abenduaren 17an egingo dute Legorretan elkartasun azoka. Aurtengoa Marbialeko (Haiti) eskola politeknikoaren aldekoa izango da. Azokarako material bilketa jarri zuten abian ostiralean, eta hilaren 10era arte jasoko dituzte jostailu, jantzi, gailu edota liburuak, batez ere haurrentzat. Parte hartu nahi duten herritarrek udaletxera edo kultur etxera eraman behar dute materiala.