Lemniskataren urteko uzta hamazazpi bideotan
Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak 2023an antolatu dituen hitzaldi eta mahai-inguru guztiak bideoan jaso ditu. Albiste barruan daude ikusgai.
Goierriko Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak 2023an zehar antolatu dituen ekitaldien laburbilduma argitaratu du bideo bidez. Hamazazpi bideo dira guztira, bederatzi gazteleraz eta zortzi euskaraz.
Urteroko zikloak antolatu dituzte: Urtarrila, matematikaren bila, Made in Goierri, Ordizientzia eta Azaroa, zientziaroa.
Aurten, berrikuntza modura, Emakumeak Zientzian elkartearekin lankidetzan ekitaldi bat egin dute, Emakume Ingeniarien esperientziak bailarako ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleei eskainiz.
Lemniskata kaierak bildumari dagokionez, aurten 7. alea argitaratu dute: Brunet Bilduma, Goierriko argitaratu gabeko argazki zaharrenak II.
Erakusketak, ohikoa dugunez, Matematika lehiaketa argazkiez osatutakoa herriz herri ibili dute, baita Goierri mugarriz mugarri erakusketa ere. Aldi berean, Brunet bildumari dagokiona ere jarri dute. Erakusketa horiek Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Ormaiztegin eta Mutiloan ikusi ahal izan dira.
URTARRILA, MATEMATIKAREN BILA
‘Zenbakien familia handia’ (La gran familia de los numeros). Raul Ibañez. Gazteleraz
‘Asturiasko Printzesa sarietako matematikak’ (Las matemáticas de los premios princesa de Asturias). Luz Roncal. Gazteleraz.
‘Estatistika mundua ulertzeko bidelagun’. Irantzu Barrio. Euskaraz
‘Erronka industrialera zein sozialera bideratutako eredu eta soluzio matematikoak’. Carlos Gorria. Euskaraz
EMAKUMEAK ZIENTZIAN
‘Emakume ingeniariak-Emakumeak zientzian’. Euskaraz
MADE IN GOIERRI
‘Digitalizazioa eta 4.0 industria’. Goierri Valley. Euskaraz
‘Giza metabolismoa deszifratuz’. (Descifrando el metabolismo humano). Alberto Conde. Gazteleraz
‘Talentua eta pertsonak enpresetan’. Goieki. Euskaraz