Mantak eta edredoiak biltzeko deia egin du Caritas-ek
Ostegunero jasotzen dute arropa, jostailu eta bestelako materiala, Kale Nagusiko 14. zenbakian. Negua gertu dagoenez, mantak eta edredoiak behar dituzte.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/12/captura-de-pantalla-2023-12-05-a-las-10-30-34.png)
Ordiziako Caritas-ek mantak eta edredoiak biltzeko deia zabaldu du. Ostegunero, Kale Nagusiko 14. zenbakian izaten dute bilketa puntua, arropa, jostailu edo bestelako materiala jasotzeko, 17:00etatik 19:30era. Negua gertu dagoenez, hotzari aurre egiteko materiala behar dute gehien. Etxean erabili gabeko mantak eta edredoiak dituzten herritarrak deitu dituzte parte hartzera.