Martuteneko presoentzako arropa eta materiala bilduko dute Zegaman
Gipuzkoako Espetxe Pastoralgintzak Martutenen preso dauden pertsonentzako arropa eta bestelako materialen bilketa egingo du aurten ere. Zegamako Caritasek, 2008tik hartzen dute parte ekimenean.
Gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako barruko arropa, kiroletako oinetakoak, bainurako txankletak eta A motako zigiluak jasoko dituzte, besteak beste, abenduaren 12ra bitarte Eroski Cityn eta Coviraren. Bi saltoki hauetan jarri dituzte erosi daitezkeen gauzen zerrenda. Zegamako Caritasek ahal dela, arropa eta materiala herriko dendetan erosteko deialdia egin du.