Lidl supermerkatuko langileek greba egingo dute
Olaberriako supermerkatuari eragingo dio grebak ostegunean eta larunbatean.
Lidl supermerkatuko langileek greba egingo dute ostegunean eta larunbatean. Gipuzkoako industria eta elikadura hitzarmenak jasotzen duenarekin parekatzeko eskatu dute. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, zuzendaritzak «entzungor egin die etengabe» euren eskaerei, eta langileak «haserre eta nazkatuta» daude. Olaberriko langileek etena egingo dute.