Martuteneko presoentzako arropa eta materiala bilduko dituzte Idiazabalen
Idiazabalgo Caritasek ere bat egingo du beste behin, Gipuzkoako Espetxe Pastoralgintzak Gabon garaian Martutenen preso dauden pertsonentzako egiten duen arropa eta material bilketarekin. Bihar eta larunbatean bilduko dituzte produktuak Idiazabalgo apaiz etxean, 10:00ak eta 12:00ak bitartean.
Gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako barruko arropa, bainu eta kirol oinetakoak, galtzerdiak, azkazalak moztekoak, piladun irratiak, tabakoa eta metxeroak, turroi biguna eta gutunazalak eta A motako zigiluak bilduko dituzte.