Ttipi-ttapa irteera antolatu dute datorren asterako Ormaiztegin
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/12/ttipi-ttapa-ormaiztegi-1-1.jpeg)
Ttipi-ttapa paseo osasuntsuen irteera berri bat antolatu dute Ormaiztegin, abenduaren 13rako. Ohi bezala, udaletxe aurrean elkartuko dira, 10:30ean, talde ibilaldian parte-hartu nahi duten herritar guztiak. Ordubete pasako ibilbideak izaten dira, Oin-harriak jubilatu elkarteak antolatuta. Amaieran, salda eta pintxoak banatuko dituzte parte-hartzaileen artean jubilatuen egoitzan bertan.
Adineko herritarrak kalera irten eta elkarrekin irteera egitera gonbidatu dituzte.