'Entre Robles y Ahuehuetes' aurkeztuko du Salvador Arriolak ostegunean, D'elikatuzen
Mexikarra jaiotzez, Salvador Arriola Markinako pilotariaren semea da. Euskal presentziaren oroitzapen eta ekarpen historikoak bildu ditu liburuan.
Salvador Arriola Barrenechea euskal jatorriko mexikarrak Entre Robles y Ahuehuetes liburua aurkeztuko du ostegunean, D’elikatuzen. 18:30ean hasiko da. XV. mendearen amaieratik XIX. mendearen erdira arte kokatzen diren Euskal Herriarekin lotutako gertakariak kontatzen ditu liburuan, alor ezberdinetakoak: itsasoa, asentamenduak eta migrazioa, jatorrizko herrien erlijioa eta defentsa, hezkuntza eta independentzia.
Salvador Arriola Idarraga Miamin eta Amerika Hegoaldean arrakasta izan zuen Markinako pilotariaren semea da. Entre Robles y Ahuehuetes, legados de Euskal Herria lanean bere aitaren irakaspenak bildu ditu, euskal presentziaren oroitzapen eta ekarpen historikoen kontakizuna eginda eta euskaldunek historian izan duten presentziaren inguruko ikerketa lana eginda.
Salvador Arriola Barrenecheak Andres de Urdanetaren 500. urteurreneko ekitaldien antolaketan parte hartu zuen.