Jose Migel Barandiaran Gasteizen margotua
Euskal Herriko herri eta hiri ugarik dute Jose Migel Barandiaran Ataungo jakintsuari eskainitako kaleren bat. Baina, hari eskainitako berezienetako bat Gasteizen ikus daiteke. Gasteizko Jose Migel Barandiaran kalearen 6. zenbaki ondoko garaje sarreran, “goierritarrontzako ederra eta bitxia den murala ikus dezakegu”, hedabide honen kolaboratzaile Jonmikel Insaustik jakinarazi duenez.
“Barandiaranen irudi sotanadunaz dago margotua, 1:1 eskalan garajerako ate zuriaren azalean; sarrerako ezkerreko pareta-alboak Aralarko Jentilarri trikuharriaren irudia du eta eskuinekoak, Gasteizko Beato Tomas de Zumarraga kalearen aspaldiko irudi zaharra: Bar Tolo taberna famatua ageri da honetan; garaje horren aldamenean dago kale hau, hain zuzen. Murala 2018an eginda dago eta haren egilea Alain Larreina dugu”.