Lorelei taldeak kontzertua egingo du igandean Legorretan
Sarrerak salgai daude Wegow webgunean eta Jubilatuen Tabernan, 10 euroan. Hogeita bost urteren ondoren, 2020an elkartu zen berriro taldea.
Lorelei taldeak kontzertua egingo du igandean, Legorretako Herri Antzokian, 19:00etan, Satto elkarteak antolatuta. Sattok Antzokian antolatzen dituen urteko azken kontzertua izango da. Sarrerak Wegow webgunean erosi daitezke, 10 euroan, eta baita Jubilatuen Tabernan ere. 1990eko hamarkadan sortu zuten taldea Mikel Gorosabel musikariak eta Asier Serrano idazle eta kantariak. Bi urtez zuzenekoak eman zituzten eta bi disko argitaratu zituzten: Bada hiri gorri bat eta Tatuatu zenidan zerua. Hogeita bost urteren ondoren, 2020an berriro antzokietara itzultzea erabaki zuten, eta Ekografiak lana argitaratu zuten iaz, adiskidetasunari eta salbazioari gorazarre eginda.