‘Made in Urola’ arte eta artisauen azoka Zumarragan
Zumarragan Made in Urola azoka egingo da hilaren 17an, Euskadi plazan (10:00- 15:00). Goierri garaiko 45 artista inguru elkartuko dira Made in Urola lelopean. Denetariko produktuak topatu ahal izango dira bertan: bisuteria, zeramika, eztia, larrua, turroiak, eztia, madalenak, scrapbooking, kalabazak dituzten irudi apaingarriak, pintura, ilustrazioa, akuarelak, kakorratza, imitaziozko bitxiak swarovski eta miyuki, ehungintza, lore-artea, zura, makramea, etxeko jantziak, literatura…