ParteCar-ek emandako datuekin «pozik» dago udala
Urtebete darama ekimenak martxan eta auto erabiltzaileek "gutxiago kutsatzeko" eta "dirua aurrezteko" baliagarria izan dela dio Beasaingo Udalak.
Urtebete igaro da autoa partekatzeko ParteCar ekimena martxan jarri zenetik, eta orain arteko datuekin «pozik» agertu da Beasaingo Udala. «270 erabiltzaile» erregistratu dira aplikazioan, «160.000 kilometro baino gehiago eta 3.700 bidaia inguru» partekatu dira, eta «24.000 euro inguru erregai aurreztu da». Kutsadura aldetik, «22.000 kilogramo CO2 eta 78.000 kilogramo NOx baino gehiago ez dira isuriko». Ekimenean parte hartzera animatzeko deia egin dute ostera ere.