Kaikuari indarra emateko helburuarekin modako beste kolore batzuen aldeko apustua egiten du Beasaingo Labores Otea dendak.
Santa Lutzi eguneko feria ospatu dute gaur Urretxun eta Zumarragan. Albistean duzue Gotzon Aranburuk egindako laburpen bideoa.
Gorosti landare txikiak ere saltzen jarri dituzte, eta pazko loreen eskaintza zabaldu da, gorria gehien saltzen dena bada ere. Barazkietan, kardua izan da izarra.
Goierriko dendariek eta merkatari elkarteek ilusioz prestatu dute Eguberrietako kanpaina. Urrutira joan gabe, eskaintza zabala dago.
Santa Lutziak erakarrita, jendea kalera ateratzen hasi da Urretxun eta Zumarragan feriaz gozatzera. Momentuz eguraldiak laguntzen du.
Legazpiko txistulariek 'Txistu Mixtu' diskoa grabatu dute, eta Interneten jarri dute entzungai. Bederatzi pieza dira, eta bostek kutsu elektronikoa dute. Beste laurak herriko abestiak dira.
Juan Mujika eta Inaxita Lasa senar-emazteek orain 60 urte zabaldu zuten harategia Ordiziako Buztuntza auzoan. Haien bost seme-alabetatik hiruk jarraitzen dute negozioarekin.
Kultur etxean edo udaletxean erosi daitezke aurrez, 10 euroan. Egunean bertan leihatilan ere jarriko dituzte salgai.
Oianguko lehen mailako palariek finalerdien aurreko partidak izango dituzte larunbatean. Bigarren mailakoei bi jardunaldi geratzen zaizkie.
Urteroko hitzordua izango dute Ordiziako elizan. Sarrera doakoa da, baina borondatez dirua eman dezakete herritarrek, eta jasotako guztia Aspanogi elkartearentzat izango da.
Lehen platera, bigarrena eta postrea. Hona hemen Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iñaki Telleriak Eguberrietarako proposatu duen menua.
Igande goizean egin zen, Legazpiko, Eibarko, Soraluzeko eta Debako jokalari gaztetxoak elkartuta. Andraitz klubak lagundu du antolaketan.
'Bertsolari' aldizkariko 'Makarrizketak' podcastean "gai mamitsua" jorratu du bertsolari beasaindarrak: bertsolariei ordaintzen zaiena (edo ez zaiena ordaintzen). Entzun hausnarketa albiste barruan.