Goierri Moherri seigarren estatuko diru bilketa sailkapenean
5.945 euro bildu dituzte azaroan egindako ekintza ezberdinen bidez eta herritarren dohaintzen bidez. Barrabiletako eta prostatako minbizien ikerketara bideratuko dute.
Goierri Moherri Movember-a sustatzeko eskualdeko taldeak seigarren postua lortu du Espainiako estatuko diru bilketa sailkapenean. 5.945 euro bildu dituzte azaroan egindako ekintza ezberdinen bidez eta herritarren dohaintzen bidez. Azoketan postuak jarri dituzte, merchandising-a saldu dute, babarrun jana antolatu dute eta elkarlanean aritu dira ikasle eta hainbat zentrotako erabiltzaileekin, besteak beste. Gizonen gaixotasunen inguruan kontzientzia sortzeaz gain, bilketan emaitza bikaina izan dute. Diru hori prostatako eta barrabiletako minbiziak ikertzera bideratuko dute.