Zopazokarik ez da egingo aurrerantzean Seguran
Madura elikadura elkarteak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, ez da Zopazoka gehiagorik egingo aurrerantzean, Seguran.
Adierazi dutenez, une honetan azoka ohiko maiztasunarekin egiteak «ahalegin handia suposatzen du ekoizleentzat» eta horregatik hartu da erabakia.
Bertakoa kontsumitu
Bi urte hauetan ekoizle eta kontsumitzaileek hartutako konpromisoa eskertu dute. Bertako produktuak sustatzeko helburuz jaio zen azoka eta kontsumitzaileei «horretan jarraitzeko» deia luzatu diete.
Ekoizleekin «beste bide batzuetatik lanean» jarraituko dutela adierazi dute.