San Tomas azoka egin dute Legazpin
San Tomas azoka egin dute gaurkoan Legazpin. Produktu zein erakusketa desberdinak izan dira bertan eta familia giroan pasa dute goiza.
Gabonak gerturatzen ari diren honetan azokak han-hemen agertzen ari dira Goierrin. Legazpin azoka asteburua izan da. Atzo, Haztegiren Merkatu Txikiaren eta Martin Pipasen eguna izan zen eta gaurkoan, berriz, Domingo Agirre eta Olazabal ikastetxeen txanda izan da, San Tomas azokan.
Denetariko produktuak, eta batez ere, jakiak, izan dira bertan, baina zalantzarik gabe, San Tomas egunean ohikoa den txorizoa izan da. Taloak izan dituzte, baita txorizoa zein saskiak egiten ikasteko txokoak ere. Barazkiak ere izan dituzte aukeran gaurko azokan, baita erakusketa desberdinak ere. Bestalde, hotzari aurre egiteko horren ohikoak ditugun gaztainak ere baziren bertan.
Goizean zehar jende ugari gerturatu da azokara. Familiak izan dira gehienbat azokaz gozatzeko asmoz joan diren horiek.














