Agirre aita-semeak nagusi Aztiriko mus txapelketan
Larunbatean jokatu zen Aztiriko erretegian 17. mus txapelketa. Periko Agirre eta Aritz Agirre atera dira txapeldun, hamasei bikote parte-hartzaileren artetik.
Aztiriko Erretegian 17. Mus Txapelketa larunbat arratsaldean jokatu zuten. Hamasei bikotek eman zuten izena, eta denen artean, Aztirikoak bertakoak izan ziren lehen sari nagusien jabe.
Txapelak Periko Agirre eta Aritz Agirre aita-semeek jantzi dituzte. Finalean, Inaxio Goiburu eta Joxe Mariri irabazi zieten. Hirugarren saria Joxe Arotzena eta Bixente Apalategi beasaindarrek lortu zuten.