Alaken azokarekin gozatu dute idiazabaldarrek
Beste urte batez Gabon giroko Alaken azoka egin zuten atzo Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Udaletik jakitera eman dutenez, herritar ezberdinen arteko ekarpenari esker antolatutako azoka izan da. Aurten, goizez eta arratsaldez egon da azoka ikusgai: artisau lanak, bigarren eskuko produktuak, jostailuak, marrazkiak etab izan dira aukeratzekoen artean, baita eskuak hennaz apaindu eta tea hartzekoa ere. Aurten, Olentzero eta Mari Domingiri eskutitzak bidaltzeko txoko bat ere jarri dute azokan, herritar batek egindako kutxa batean.
Argazkiak: Idiazabalgo Udala