Amiantoa kentzeko protokoloen «porrota» salatu du LABek
«Tresna egoki eta eraginkorrak» exijitu dizkio LABek administrazioari.
LAB sindikatuak «protokoloen porrota eta sistema goitik behera egokitzeko beharra» salatu zuen ostiralean, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu Nagusian, Barakaldon, CAF enpresaren Beasaingo instalazioetan amiantoa kentzeko prozesuan arazoak antzeman ondoren.
Iragan urrian, CAFeko enpresa batzordeak «erantzukizunak» argitzeko eskatu zuen, abuztuan zehar, Beasaingo lantegiko hiru nabetan, amiantoa kentzeko lanak burutu eta gero, bertako langileak «amiantoaren eraginpean» egoteagatik. Kaltetuak substantzia horren eraginpean egon diren langileen zerrendan gehitzea ere eskatu zuten.
LABk sindikatuarentzat egoera «larria» da. Kontuan izanda hurrengo urteetan araudiak amiantoa kentzera behartuko duela, horren aurrean «tresna egoki eta eraginkorrak» exijitu dizkio LABek administrazioari, Beasainen gertatutakoaren ondoren.