Ataunen eta Lazkaon kontzertu bana egingo dituzte Lazkao Txiki eskolako musika ikasleek
Ataungoa gaur, astelehena, izango da, udaletxeko ganbaran. Lazkaon, bihar, asteartea, Arerian.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/12/ataungo_musika_ikasleak-1200x900.jpg)
Lazkao Txiki Musika Eskolak gaur-biharretan eskainiko ditu Gabon kontzertuak, klaseak ematen dituzten bi herrietan bana. Ataunen, bertako ikasleekin, gaur, astelehena, izango da emanaldia, 18:00etan, udaletxeko ganbaran.
Bihar, abenduak 19, asteartea, Lazkaokoek Areria antzokian parte hartuko dute, 18:30ean hasita. Ez da klaserik izango bi egun horietan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/12/ataungo_musika_ikasleak-500x375.jpg)
Lazkao Txiki Musika Eskolako Ataungo ikasleak, 2020ko kontzertuan. /Leire Zumeta
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/12/eguberrietako_kontzertua_l-500x334.jpg)
Lazkaoko ikasleen Eguberri kontzertua Areria antzokian izango da, bihar asteartea./Aimar Maiz