Kiroldegia hazteko obretan, eraikin berriaren egiturak muntatuko dituzte aste honetan
Kiroldegi aurreko kalea itxi egingo dute bihartik ostiralera, bai ibilgailuentzat, bai oinezkoentzat.
Lazkaoko Barandiaran kiroldegia handitzeko obrek aurrerapen handia egingo dute aste honetan. Eraikin berriari teilatua emateko, goialdean aurrefabrikatutako hormigoizko egiturak muntatuko dituzte.
Lan horiek bihartik ostiralera (abenduaren 19tik 22ra) bitartean iraungo dute. Oinezkoen pasaeran eta ibilgailuen zirkulazioan eragingo dute. Mikelar aldetik kiroldegi aurrera joateko espaloia itxi egingo dute oinezkoentzat. Autoentzat, kiroldegi aurreko errepidea eta Madalena aldetiko kalea ere itxiko dituzte.