Lazkaon bertan geratu dira Moskorrak mus txapelketako txapelak
Aitor eta Iñaki Tello anaiek irabazi dute mus lehiaketa jendetsua. 97 bikotek parte hartu zuten, larunbat arratsaldean.
Lazkaon antolatzen duten Moskorrak mus txapelketak 40. ekitaldia bete du, aurtengoarekin. Jendetsua izan da oso, 97 bikotek parte hartu baitute. “Eta gazteak asko”, nabarmendu eta goraipatu dute Jotake Lazkaun talde antolatzailekoek.
Arratsalde aurrenean hasi zen mus txapelketa, lau erregera. Arrats osoko jardunaren ondoren, Gerriko elkartean jokatu zen azken txanpa. Final handian, Aitor eta Iñaki Tello anaia lazkaotarren irabazi zioten Abaltzisketako bikote bati.
Tellotarrentzat izan dira txapelak eta 1.500 euro; bigarrenek 600 euro jaso dituzte, eta zortzigarren bikote sailkaturaino banatu zituzten sariak, izan dirutan, izan produktutan edo edaritan. Kontsolamenduko finala, berriz, Azpeitiko eta Etxarriko bi bikoteren artean jokatu zuten.
Moskorrak txapelketaren izenean saldutako errifen zozketa ere egin dute. Honako zenbakiak dira sarituak:
- Afaria: 229 zenbakia.
- Arkumea: 084 zenbakia.
- A Seriea: 203 zenbakia.
- B Seriea: 192 zenbakia.