Lide Lopezek eta Ainhitze Arratibelek txapela jantzi dute Durangon
Lopez zaldibiarra Alejandra Bilyak errioxarrari nagusitu zaio (18-17) eta Arratibel lazkaotarrak Ezki Aristi zaldibiarrari irabazi dio (18-11).
Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan Emakume Master Cup lau t’erdiko txapelketaren finalak jokatu ziren atzo. Goizean lehen mailako pilotarien jaialdia izan zen, eta arratsaldean gaztetxoena. Azken horretan lau partida, eta horietako bitan goierritarrak lehian.
Ainhitze Arratibel lazkaotarrak eta Ezki Aristi zaldibiarrak neurtu zituzten indarrak arratsaldeko lehen norgehiagokan, eta lazkaotarrak irabazi zuen txapela (18-11).
Arratsaldeko laugarren partidan, Lide Lopez zaldibiarra eta Alejandra Bilyak errioxarra aritu ziren nor baino nor. Partida estua izan zen, eta Bilyakek azken sakean egindako huts batek Lopezi eman zion txapela (18-17).